Ezagutu Senegal modu arduratsuan eta egizu zure esperientzia paregabea izan dadin

Senegalgo iparraldea eta hegoaldea ezagutu ondoren, orain herrialde zoragarri honetaz ikasteko eta ezagutzeko gogoa duten bidaiari guztiei erakutsi nahi diegu.

Guk antolatutako bidaiak dira, non zure kezka bakarra gozatzea izango da. Nork ez du horrelako bidaia bat egin nahi?

8 egun izango dira Senegalgo kultura ezagutzeko, leku zoragarriak deskubritzeko eta (des)ikasteko.

Dos personas escalando una estructura de árbol en la selva frondosa, rodeadas de vegetación densa y un cielo nublado.

Bidaiaren aurreko informazio eta antolaketa guztia gure esku egon arren, Senegalen herrialdea erakustea maite duten gidari lokal zoragarriak ditugu.

Bertako jendearekin lan egiten dugu, uste baitugu herrialde bat ezagutzeko garrantzitsua dela kulturan murgiltzea eta herriko jendearekin harremanak izatea.

Bidaia arduratsua izanik, ordainketaren %5a dohaintza izango da elkartearentzat, zure laguntzari esker proiektuek aurrera egin ahal izan dezaten.

Casa de color rosa con ventanas azules y puertas, en la cual un niño está en la entrada. Hay sombra de un árbol grande y el suelo es de tierra.

Ibilbidea

  1. Senegalera iritsi eta ongi etorria

  2. Mbour eta proiektuak

  3. Gorée irla Sine Saloum eta Joal Fadiouth

  4. Carabane eta Oussouye

  5. Eloubaline eta diola kulturaren aurkezpena

  6. Ehidje, Mlomp eta Pointe Saint Georges

  7. Boucotte museoa, Cap Skirring

  8. Joal Fadiouth eta Sine Saloum

  9. Bandia eta Somone

  10. Proiektuak eta agurra

Camino de tierra en un pueblo africano, con casas de techo de paja y árboles secos a los lados, bajo un cielo despejado.

Jarduerak

Gorée Irla

Joal Fadiouth

Sine Saloum

Baobab sakratua

Gurdian ibilaldia

Oussouye

Carabane

Eloubaline

Mlomp

Pointe Saint Georgesen eskalada

Bizikletan paseoa

Boucootteko Museoa

Bertako familiarekin bazkaria

Beste lekuren bat ezagutzeko gogoa duzu? Bidali iezaguzu mezu bat eta zure bizitzako bidaia antolatuko dugu!*

*Zerbitzu honek bidaiaren prezioa igo dezake

Bidaia pribatuak eta taldeko bidaiak

Bidaia pribatuak zein taldekoak antolatzen ditugu. Zure erabakia da bidaia pribatua izatea nahi duzun ala jende gehiagorekin joatea nahiago duzun. Esperientzia harrigarriak eta aberasgarriak dira biak.

Bidaia pribatuak

Zure lagun edo senide taldearekin bakarrik bidaiatu daiteke. Horrela, esperientzia esklusiboa izango da eta bidaia zuen interesetara egokitzeko gaitasun handiagoa izango duzue*.

*Prezioa aldatu egiten da talde pribatuaren tamainaren arabera

Taldeko bidaiak

Taldean bidaiatu eta esperientzia jende gehiagorekin partekatu nahi baduzu, bidaiatzeko data gehiago izango dituzu. Taldeak ez dira inoiz 11 pertsona baino gehiagokoak izango.

Hurrengo Talde Bidaiak

Zure bidaia luzatu nahi duzu umezurztegian lagunduz?

Herrialdea ezagutzeaz gain, Senegalen umezurztegiaren proiektuan boluntario izateko interesa baduzu, zure bidaia 5 egunez luzatzeko eta bertako umezurztegia bisitatzeko aukera izango duzu.

Esperientzia horri esker, gertutik ezagutuko duzu azken urteetan lankidetzan aritu garen umezurztegian egiten den lana. Haurren baldintzak hobetzeko langile gehiago kontratatzea izango litzateke egokiena, baina une honetan ezinezkoa da.

Horregatik, pertsona asko etortzen dira urtean zehar langileei laguntzera, eta, horrela, haurren baldintzak hobetzen laguntzen dute, motrizitatea, hizketa, ikaskuntza eta elikaduran arreta eskainiz.

Umezurztegiko esperientzia honek Senegalen zehar egiten duzun bidaia osatuko du, esperientzia guztia benetan ahaztezina bihurtuz.

Zer sartzen da prezioan?

  • Ostatua eta gosaria gela partekatuan (banako logelako gehigarria)

  • Garraio pribatua ibilbide osorako + hortik eratorritako gastuak

  • Tokiko gidari profesionala

  • Bidaiean, eguneko 24 orduetan konpainia

  • Ibilbidean zehaztutako bisita eta jarduera guztiak (Bandia izan ezik)

  • Lekualdatzeak aireportutik/aireporturantz

  • Casamancerako ferria eta gaua bertan

  • 2 bazkari (Sine Saloum eta familia senegaldarra)

  • Ibilbidea kudeatzeko gastuak

  • Informazioa zabaltzeko eta zalantzak argitzeko Whatsapp taldea

  • Bidaia prestatzeko aldez aurreko aholkularitza (nazioarteko hegaldiak bilatzea, aseguruak, txertoei buruzko informazioa eta ekipajea prestatzea)

  • Etekinen %5a Elkartearen proiektuetara joango da

Zer ez da sartzen?

  • Nazioarteko hegaldiak

  • Casamance-Dakar hegaldia (110€/aprox)

  • Txertoen kostua

  • Ostatu-erregimenean sartzen ez diren bazkari, afari eta edariak

  • Aukerako jarduerak

  • Giden mantenua

  • Erabilera pertsonaleko artikulu guztiak, hala nola gehiegizko ekipajeagatiko tasak, telefono-deiak, souvenir-ak...

  • Banku-gastuak

  • Bidai asegurua (%5ko deskontua daukagu Iatirekin)

Taldeko Bidaien Prezioa

3-11 pertsonako taldea

995€ pertsonako

(+165€ pertsonako 2ko taldeetan)

Elkarteari ekarpena

Zure bidaiarekin, Euleuk elkarteak dauzkan proiektuak aurrera eramatera laguntzen gaituzu. Bidai bakoitzeko etekinen %5a zuzenean proiektuetara doa. Proiektuak bisitatzeko aukera ere badaukazu.

Proiektuak

Ametsetako bidaia

Ibilbidea aldatu nahi baduzu, egun kopuruagatik edo beste leku batzuk bisitatzeagatik, idatzi eta elkarrekin zure bizitzako bidaia sortuko dugu. Zerbitzu hau bidai pribatuetan bakarrik dago eskuragarri eta prezioa igo dezake.

Kontaktuan jarri

Prestatu zure bidaia

Bidai aseguru bila zaude? Motxilan zer sartu ez dakizu? Guk lagunduko dizugu, eta gainera deskontuak dauzkagu zure bidaia merkeagoa izan dadin!

Zerrenda ikusi

Bidai pribatuan ezagutu nahi duzu Senegal?

Senegalera taldean egindako bidaiez gain, bidaia pribatuak antolatzen ditugu, Senegal zure lagun edo senide taldearekin ezagutzeko. Ez dago gutxieneko pertsonarik bidaia pribatuetarako.

Zure eztei-bidaia, urtebetetze handi bat edo ospakizun berezi bat ospatu nahi baduzu, eta errespetuz eta modu jasangarrian egin nahi baduzu bisitatzen duzun herrialdearekin, leku egokian zaude.

Ibilbidea eta jarduerak taldeko bidaiaren berberak dira, baina bidaia pribatua denez, zuen gustura pertsonalizatu daiteke, bidaiaren egun kopurua eta bisitatzen dena egokituz.

* Bidaia pertsonalizatzeak prezioa igo dezake.

Prezioa taldeko pertsona-kopuruaren araberakoa da. Idatzi iezaguzu prezioak eta datak kontsultatzeko.

Gure bidaiarien iritziak

Gure bidaien berri izan nahi duzu?

Urtean zehar ateratzen diren talde-bidaiei buruzko berriak eta Senegali eta Euleuki buruzko beste nobedade batzuk jaso nahi badituzu, harpidetu zaitez gure boletinera.

Eskerrik asko zure interesagatik!

* indica que es obligatorio

Intuit Mailchimp