Euleuk gara


Bizitza bera bezala, Euleuk ere urteekin aldatuz joan da. Hasieratik hona ikasi, hazi eta gure lan egiteko modua egokitu dugu, baina helburu bera mantenduz: Senegalgo komunitateekin elkarlanean aritzea, haien bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.

Gaur egun, lau emakumek osatzen dugu Euleuk taldea: Maider, Olatz, Susana eta Nuria. Garrantzitsua iruditzen zaigu jendeak elkartearen atzean nor dagoen jakitea, proiektuak bultzatzen ditugun pertsonei aurpegia jartzea eta gure lana ezagutu nahi duen ororekin harreman hurbila izatea.

Baina Euleuk ez litzateke posible izango tokian bertan lan egiten duten pertsonarik gabe. Senegalen, Diouma gure koordinatzailearen eta bere talde osoaren laguntza dugu. Haiek lehen eskutik ezagutzen dituzte lan egiten dugun komunitateen beharrak, eta funtsezkoak dira aukerak identifikatzeko, proiektuak koordinatzeko eta egiten ditugun ekintzek benetako beharrei erantzuten dietela bermatzeko.

Gure lan egiteko modua beti entzutean oinarritzen da. Komunitateek beraiek helarazten dizkigute beren beharrak eta ideiak, eta elkarrekin aztertzen dugu nola jarri martxan. Prozesuan zehar bidelagun izaten gaituztegu eta elkarren ondoan lan egiten dugu proiektuak sendotu daitezen. Helburua da, pixkanaka-pixkanaka, komunitateek beraiek proiektu horiek kudeatu eta jarraipena ematea. Horrela, proiektuek autonomia irabazten dute, eta guk ekimen berriak bultzatzen eta pertsona gehiagorengana iristen jarrai dezakegu.

Euleukek Senegalgo pertsonen laguntzari esker egiten du lan eta aurrera egiten du; haiek dira premiazkoenak diren beharrak zeintzuk diren jakinarazten dizkigutenak. Gure lana batez ere emakumeen ahalduntzean, hezkuntzan eta osasunean oinarritzen da.

Senegali laguntzen diogu produktuen salmentaren bidez, boluntarioen ekarpen baliotsuari esker eta kultur murgiltzean oinarritutako bidaia arduratsuen bitartez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure proiektuak posible egin dituzten pertsona guztiei, baita urte hauetan Euleukekin modu batera edo bestera kolaboratu duten guztiei ere.

Etor zaitez gurekin etorkizun hobe bat elkarrekin eraikitzera.

Harpidetu Euleuken buletinera!

Euleuken lanari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, gure proiektuen egoerari buruz jakin nahi baduzu, edo taldea hobeto ezagutu nahi baduzu, egin zaitez Euleuken harpidedun.

Noizean behin jasoko duzu elkarteari zein Senegali buruzko berriren bat.

* indica que es obligatorio

Intuit Mailchimp